Bi blog banatuta edukitzeak, bata euskaraz, bestea gaztelaniaz, bere zailtasuna dakarrela ikusi dut. Eta zergatik ez? Blogak hizkuntza desberdinetan eduki ditzake artikuluak eta irakurleak ondo jakingo du zeintzuk diren beretzako egokiak bere hizkuntza gaitasunen arabera...
Hau guztia dela eta bi blogen fusioa egitea erabaki dut. Hemengo post guztiak dagoeneko maitedarceles.blogspot.com webgunean txertatu ditut, eta hemendik aurrera, suertatzen denean euskarazko sarrerak ere han egingo ditut.
Orain artean blog honetan gutxi idatzi dut. Datozen hilabetetan zenbait proiektu direla eta euskaraz gehiago idazteko parada izango dudala pentsatzen dut. Hala bedi!
Kalifornia programan Luis Mendizabalen eskutik
Orduan oraindik liburuaren azken ukituekin ari ginen; martxoa bitarte ez genuen izan esku artean eta aurkezpena apirila bukaeran egin genuen. Beraz, honetaz ez zidan galderarik egin normala denez (Beste batean ote?). Hala ere, logikoki, galdera-erantzunak nik une hartan (eta orain) nerabilzkien gogoeten inguruan izan ziren, eta beraz, "Eraldaketarako Gidalerroak" testutik hurbil-hurbil.
ETB3n nire elkarrizketaren Kaliforniako saioaren lehen emanaldia aste honetan izan da, eta oraintxe bertan errepikatzen ari direla abisua eman berri dit Alberto lankideak. Ikusle baten posta mezu atsegina jaso ere egin dut goizean eskerrak emanez eta bere adostasuna adieraziz aipatzen nituenekin eta lanean jarraitzeko animatzen. Ez dut bere izenik emango, ez baitakit hori atsegin izango zukeen ala ez.
Ekainaren 22an ETB1ek emango du, 23:30etan; eta ETB SATek, berriz, ekainaren 25ean 21:50etan, nire informazioak zuzenak badira.
Anekdota moduan, atsegina izan zen elkarrizketa bukatutakoan nola hurbildu zitzaizkidan kameragizon bat eta audio arduradun bat entzundakoarekin oso identifikatuta sentitu baitziren, eta esaten zuten gogoeta prozesu anitz eginak badituzte ere, eta batzuk, denon partehartzea eskatzen zutenak, gauzak ez direla aldatu izan, ez dela sekula beren laneko erlazio dinamika ukitu, beraien lana sortzailea eta ezagutzarena den arren nola beraien jefeak hartzen dituen erabakiak gaiaz gutxiago jakinik, beharbada, nola norberaren lana eta bizitza uztartzeko garrantzitsuak diren informazioak ezagutzea ezinezko gertatzen den...
Aurrerago, beste informaziorik ere gehituko dugu...
Eraldaketarako Gidalerroak
Paperezko edizioan liburua alde batetik hasita euskaraz da eta bestetik hasita, berriz, gazteleraz. Edizio digitalean ere argitaratu da, pdf formatoan nornahik eskura ahal izateko.
Kontziente naiz liburuak ohikoak ez diren ideiak eskaintzen dituela, nagusi diren jakintza konbentzional asko auzitan jarri nahirik. Askoren hitzetan, begibistakoak dira aipatzen ditudanak, logikoak, obioak, baina begibistan da jokabideen logika gaur-gaurkoz beste ildo batetik doala. Nire helburua eztabaida mahai gainera ekartzea izan da. Horrexegatik, liburua aitzakia harturik-edo, modu eta alor desberdinetan eztabaida eta elkarrizketak egiten ari gara bere inguruan.
Honetaz guztiaz informazio gehiago hemen:
Etiquetas:
Eraldaketarako Gidalerroak,
eztabaidak
Agurra zor nizun, Mikel
Aho-zulo pozoitsuetatik
hitz zornedunak heltzen zaizkit
zenbaiten buruetan zein mamu gaizto dabil
begiradarekin hil nahi nautenean, ze egin?
zentzuak egin nau arau-fosilen etsai
nora noan ez dakit, baina nondik noan bai!
Mila begi gainean
mila hitz aidean
denen bide berean
nik ez dudalako joan nahi!
Gurutzea, kateak, molde zaharrak oinarrian
berdin ez izatea traizio den herrian
eskema kuadratuak denborak zartatu ditu
lehengoen oin-urratsak berriz zertan jarraitu?
Gurutzea, kateak, molde zaharrak oinarrian
berdin ez izatea traizio den herrian
neri ez deitu arrotz, ez berezi, ez arraro
soilik ez dut izan nahi kopia bat gehiago
Maialen Lujanbioren hitzak dira, Mikel Errazkinek musikatuak.
Mikeli egindako omenezko diskan, iragan azaroan kaleratutakoan, kantu honen bertsio zoragarria egina diote Olatz Praten ahotsean. Benetan hunkigarria, barruraino iristen zaizun horietakoa. Eta hunkitu ninduen -eta nola- omenezko kontzertuan kanta horrek eta beste askok ere bai... Baita gora begiratuz musikari bakoitza Mikeli zuzentzen zitzaionean hitz goxoren batekin...
Agurra zor nizun, Mikel, zorigaitzeko irailaren 5 hartatik... Zure barrearekin geratuko naiz, nire burutazio xelebreren batek lehertarazten zizun barre zaratatsu eta kutsakor hura geratuko zait gogoan zure irudi...
Talde-lanaren inguruan
Gaur elkarlanaz eta taldean lan egiteaz jardun dugu hizketan. Eta gogoeta bat piztu dit gaiaren inguruan. Batzutan taldean lan egiteaz hitz egiten dugu, benetan horren esanahiaren hondora sakondu gabe. Eta ez esanahia konplexua delako, gauza ulergaitza, baizik eta elkarlan hitza gure diskurtsoan sartu eta horrekin egina dagoela pentsatzen dugulako. Eta elkarlana ez da diskurtsoaren planoan gertatzen, akzioaren planoan baizik, jardunean, lanean. Begibistakoa, ezta?
Zenbait enpresek eta antolakundek beren barneko kulturaren adierazgarrietako bat “elkarlana eta talde-lana” direla esaten dute. Polita geratzen da. Baina praktikan enpresa edo antolakunde batean taldean lan egiten dela esan genezake, baldin, eta soilik baldin, bertan osatzen diren lantaldeek -espontaneo edo zehaztuek- lantaldeko emaitza ona ematen badute. Hau da, esan bezala, talde-lana, lanean ikusiko dugu benetan, eta ez diskurtsoan.
Taldean lan egitea ez da asmo onen artean bota eta hor geratzen den zerbait, beraz, baizik eta, taldea osatu eta lanean hastea eskatzen du. Lantalde irekiek potentzialtasun handia dute, norberaren sormena eta ezagutza desplegatzeko aukera ematen baitute. Eta horrek lantaldearen emaitza oso ona izatea ekar dezake.
Lantalde irekiaz ulertzen dugu, taldekideek beraiek eraikitzen joango diren lantaldea, aurrez gutxi definitua. Zenbat eta itxiago izan sormena eta ezagutza desplegatzeko aukera gutxiago ematen ditu, eta hala bere potentzialtasuna txikitzen da.
Baina galde diezaiokegu geure buruari: Ez badago oso definitua, ez badago eginbehar bat onartu genuen planean ezarritakoa, zer da orduan lantaldea eragiten duena? Ez al da itzaliko eta edukinik gabe geratuko? Lehenik esan, taldeari esanahia taldekideek emango diotela, eta baita edukina eta gorputza ere. Bestalde, esango nuke, talde-lanaren osasuna hiru faktore hauen menpe egongo dela:
Interesgarria da aztertzea orain arte elkarrengandik banaturik lan egiten aritu diren departamentuek nola egin dezaketen bide bat elkarlanerantz. Suposatuz, egitura osoa ez dela aldatzen baizik eta elkarlana modu natural batean bultzatu nahi dela, norberak lehendik zeuzkan ardurak eta lanak bere gain edukitzen jarraitzen duelarik, ezinbesteko izango dira talde-lana bultzatuko duten faktoreak, hau da, goian aipatuak.
Gerta daiteke faktore hauek modu naturalean sortzea. Bat-batean, konexio maila ona dagoelako, espontaneoki proiektu bat definitzen da eta bere lantaldea eta martxan jartzen da. Baina, gerta liteke baita ere, inertziak nor bere lanetara eta ohiko konexioetara eramatea, inongo talde-lanik gertatu gabe departamentuen artean. Arrisku hau dagoenean, oso gomendagarria gerta daiteke, departamentuen artean proiektu transbersalen bat definitzea beraien arteko talde-lanaren ernamuin izan daitekeena. Nola? Zenbait ohartxo…
Ea gogoetatxo honek laguntzen digun elkarlanerako bide berriak eraikitzen...

- Ezinbestekoa da ulertzea talde-lanak lanarekin zerikusia duela. Hau da, lantaldea hitz egiteko soilik biltzen bada eta ez bada akziora pasatzen, ez bada gai gertatzen definitutako asmoetatik lan modu kooperatiboak sortzeko, benetako elkarlanera ez goazela esan dezakegu.
- Taldelana taldekideen artean sortzen diren konexioen araberakoa izango da. Konexiorik eza azken batean talde-lanik eza da. Konplizitatezko, ilusiozko, elkarri kemena emateko konexioak daudenean, berriz, talde-lanaren osasunaz modu positiboan hitz egiten has gaitezke.
- Eta azkenik, taldearen helburu edo proiektuarekin norberak dauzkan konexioak talde-lanaren osasun eta indarraren beste termometroa izango dira. Eta honekin loturik, taldekideak lantaldeari ematen dion garrantzia, zenbateraino utziko dituen beste gaiak talde-lanarenak atenditzeko, etab.
Interesgarria da aztertzea orain arte elkarrengandik banaturik lan egiten aritu diren departamentuek nola egin dezaketen bide bat elkarlanerantz. Suposatuz, egitura osoa ez dela aldatzen baizik eta elkarlana modu natural batean bultzatu nahi dela, norberak lehendik zeuzkan ardurak eta lanak bere gain edukitzen jarraitzen duelarik, ezinbesteko izango dira talde-lana bultzatuko duten faktoreak, hau da, goian aipatuak.
Gerta daiteke faktore hauek modu naturalean sortzea. Bat-batean, konexio maila ona dagoelako, espontaneoki proiektu bat definitzen da eta bere lantaldea eta martxan jartzen da. Baina, gerta liteke baita ere, inertziak nor bere lanetara eta ohiko konexioetara eramatea, inongo talde-lanik gertatu gabe departamentuen artean. Arrisku hau dagoenean, oso gomendagarria gerta daiteke, departamentuen artean proiektu transbersalen bat definitzea beraien arteko talde-lanaren ernamuin izan daitekeena. Nola? Zenbait ohartxo…
- Nork bere lanak ditu, denak leporaino. Beraz, proiektua oso praktikoa izatea komeni da, talde-lanaren emaitzak ikusteko. Emaitzarik garrantzitsuenak konexio positiboak dira (feeling ona, ilusioa, motibazioa, giro ona, proiektuarekin bat egitea, etab.).
- Lantaldea izen eta abizenez definitu behar da, eta beharrezko ikusten bada arduradunen bat ere bai. Taldea osaturik dagoenean denek hartuko dute helburu bezala elkarren arteko konexioak bultzatzea eta sor litezkeen gatazkak konpontzea.
- Proiektuaren dedikazioa estimatu beharko da, bakoitzak bere ohiko lanetatik tartea atera beharko duelako honetarako.
- Proiektuaren edukina edozein izan daiteke, baina, lantaldearen arrakasta taldekideek proiektuarekiko egiten duten lotura emozionalaren araberakoa izango da.
- Taldekideek dute proiektuaren inguruan hartu behar diren erabaki guztiak hartzeko ahalmena, hala nola, kanpo harremanak, edukia, difusioa, etab. bai eta proiektua bukatutzat ematekoa ere. Honek lantalde irekietarako bidea ahalbidetzen digu. Lantalde zuzenduen potentzialtasuna askoz ere eskasagoa da.
Ea gogoetatxo honek laguntzen digun elkarlanerako bide berriak eraikitzen...
Umiltasuna
“Ikusten dugu nola desberdintasunei eta, jakina, desberdinei errespetuak gure umiltasuna exijitzen duen; mugak gainditzeak dituen arriskuez ohartarazten gaituen umiltasuna; beharrezko dugun gure autoestimuaren mugaz gaindi harrokeria eta besteekiko errespetu falta gerta litezkeen muga hori gainditzearen arriskuez, hain zuzen ere. Esan beharra dago inor ezin daitekeela umila izan egiteko burokratikoa betetzen duenaren formalismo hutsean. Aitzitik, umiltasunak segurtzat ditudan ziurtasun arraro horietako bat adierazten du: inor ez dela inor baino gehiago. Umiltasun falta gehiago izatearen giza nahiaren transgresioa da, harrokerian eta bestearekiko nagusitasun faltsuan -pertsona batena bestearekiko, arraza batena bestearekiko, genero batena bestearekiko, klase batena edo kultura batena bestearekiko- agertzen dena. Umiltasunak nigandik eska ez dezakeena da niri errespetua galdu didanaren harrokeria eta zakarkeriarekiko mendetasuna. Umiltasunak nigandik eskatzen duena da, irainari zor niokeen erantzunik ezin eman diodanean, duintasunez aurre egitea; nire isiltasunaren duintasunaz eta ahal den protesta adierazten duen nire begiradarenaz.” (Paulo Freire, “Pedagogía de la autonomía”)
Umiltasun sentimenduaren ikuspegi egokia eta aberatsa iruditu zait.
Ondoren, gaztelaniazko testua berridazten dut, baten batek itzulpena hobetzeko proposamenen bat egin nahiko balu:
Umiltasun sentimenduaren ikuspegi egokia eta aberatsa iruditu zait.
Ondoren, gaztelaniazko testua berridazten dut, baten batek itzulpena hobetzeko proposamenen bat egin nahiko balu:
“Vemos cómo el respeto a las diferencias y obviamente a los diferentes exige de nosotros la humildad que nos advierte de los riesgos de exceder los límites más allá de los cuales nuestra autoestima necesaria se convierte en arrogancia y falta de respeto a los demás. Es preciso afirmar que nadie puede ser humilde por puro formalismo como si cumpliera una obligación burocrática. Al contrario, la humildad expresa una de las raras certezas de las que estoy seguro: la de que nadie es superior a nadie. La falta de humildad, revelada en la arrogancia y en la falsa superioridad de una persona sobre otra, de una raza sobre otra, de un género sobre otro, de una clase o de una cultura sobre otra, es una transgresión de la vocación humana del ser más.23 Lo que la humildad no puede exigir de mí es mi sumisión a la arrogancia y a la rudeza de quien me falta el respeto. Lo que la humildad exige de mí, cuando no puedo reaccionar como debería a la afrenta, es enfrentarla con dignidad. La dignidad de mi silencio y de mi mirada que transmiten mi protesta posible.”
Etiquetas:
emozioak euskaraz,
euskaraz adierazten
Euskarara itzultzen, euskaraz adierazten
Hizkuntza desberdinetan aritzeko gai garenok batean esaten duguna bestean esatea askotan zail aurkitzen dugu. "Mahaia gorria da" esaldiak ez digu zailtasunik emango. Baliteke hizkuntza batean mahaia esateko hitz desberdinak edukitzea, jatekoa edo lanekoa den arabera, esaterako; eta kategoria kromatiko desberdinak edukitzea hizkuntzen artean koloreen itzulpena nekezago eginez [euskaraz garai batean ez zegoen "berde" kategoriarik, ezta? Hau kategoria kromatiko desberdinen froga izango litzateke, ezta?]. Baina, nerean segitzen dut: aldrebesten saiatuko bagara ere, "mahaia gorria da" itzultzeko ez dugu zailtasunik izango, hitz arruntak, esanahi arruntak baitira. Hizkuntza ezagutza sortzeko erabiltzen dugunean, ordea, dauden esanahietatik ateratzeko, haratago heltzeko, zehatzari baino zehaztu gabeari atxekitzen gatzaizkionean, erlazio libre eta konnotazioei, orduan, itzulketa ezinezko bihurtzen da. Bai, ze saiakera bakoitza esanahi anitzeko testu berri bat izango da, eta jatorrizko hizkuntzan egindako erlaziobide berberak hurrengo hizkuntzan ez dira gertatuko...
Honetaz guztiaz gogoeta egin nahiko nuke. Euskaraz adierazterakoan sortzen zaizkidan kezkak zuek guztiekin partekatzea ere bai... Eta, noski, zera dut amets: kezka beretsuak lituzkeen norbait edo norbaitzuekin topo egitea blog honetan denon aberasteko...
Honetaz guztiaz gogoeta egin nahiko nuke. Euskaraz adierazterakoan sortzen zaizkidan kezkak zuek guztiekin partekatzea ere bai... Eta, noski, zera dut amets: kezka beretsuak lituzkeen norbait edo norbaitzuekin topo egitea blog honetan denon aberasteko...
Etiquetas:
euskaraz adierazten
Emozioak euskaraz
Adimen emozionalari buruz honenbeste hitz egiten hasi garen honetan, honako gogoetatxoa egin nuen: norbere eta besteen emozioak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna hain garrantzitsua bada –eta horretan nago-, emozioen inguruko hiztegia giltzarri bilakatzen da. Hiztegi aberatsak hizketa eta ulermen aberatsa ekar lezake eta hiztegi motzak, berriz, sakontzeko eta adimen mota hau garatzeko zailtasuna.
José Antonio Marina gaztelaniaz sentimenduen inguruko hiztegiaren azterketa egiten saiatu zela ikusi nuen, dibulgazioarako[1]; etimologia, psikologia, kultura, literatura eta beste hainbat alorretatik bidaia eginez. Gai zabal hau beste autore askok jorratu dute gazteleraz, 1647an argitaraturiko Baltasar Gracián-en “El arte de la prudencia”, esaterako. Eta beste hamaika izango dira…
Gogoeta honetan, euskarazko literaturak alor hau zenbateraino aztertu eta landu ote duen jakin-mina nuen, nire hiztegi aberasketa lan horietan oinarrituz sakontzeko, batetik, eta alor horren inguruan egindako lana urria dela frogatuko balitz, lantzeko behar hori agirian jarriko bailitzateke, bestetik.
Euskaltzaindiari kontsulta egin nion e-mail bidez. Nire kontsulta behar zen atalera eramango zutenaren erantzuna jaso nuen eta beste erantzunik ezak esateko gutxi zeukatela ematen dit aditzera. Norbaitek esango dit, nik egindako kontsulta ez dela Euskaltzaindiaren zerbitzu motetan sartzen. Beharbada. Baina, erantzuna erraza, begibistakoa izan balitz nornahi aditurentzat, zerbait bidaliko zidatelakoan nago, nire kontsulta behar zen atalera eramango zutela adeitasunez erantzun zidaten bezala. Beraz, lan handia dagoela egiteko esango nuke.
Hala, atseginez jaso nuen Bernardo Atxagak EHUko Uda Ikastaroetan emozioen inguruko ikastaroa antolatu zuelako berria (2008an bigarren zikloa izango da). Badakit baita ere ikastetxeren bat Adimen Emozionalaren inguruko materiala euskaratzen ari dela Tolosa aldean, Aldundiak bultzaturiko Adimen Emozionala garatzeko programa eta ikastaroen inguruan.
Gauzak honela, blog hau, emozio, sentimendu eta nahien mundua euskaraz adierazteko ditugun baliabide eta zailtasunak lantzeko tresna bihurtu nahi dut. Noizean noiz interesgarri iruditzen zaizkidan emozioen inguruko itzulpenak egiten saiatuko naiz eta irekita egongo da beti edonork egin nahi lezakeen ekarpenetara.

Maite Darceles
[1] “El laberinto sentimental”, 1996; “Diccionario de los sentimientos”, 1999 (Marisa López Penas-ekin batera)
Etiquetas:
emozioak euskaraz
Euskararen tarteari buruz...
Nire gogoetak bideratzeko blog bat abian jarri dut gazteleraz. Baina nire gogoetetan euskarak ere tarte behar zuen. Horrexegatik ekin diot beste honi ere.
Euskararen tartea-ren helburua izango da, batetik, euskaraz egiten ditudan gogoetak plazaratzea, baina baita ere buruan nerabilzkien beste bi ideiei aukera irekitzea:
- Euskarara itzultzen, euskaraz idazten: askotan beste hizkuntzetako esamoldeak euskaraz adierazi nahi ditugunean zalantzak sortzen zaizkigu. Nire gogoeten inguruan askotan gertatzen zait. Etiketa honekin adierazitako gogoetek honen inguruko nire zalantzak, proposamenak, eskakizunak… bilduko dituzte, nahi duenak bere ekarpena ere egin dezan.
- Emozioak euskaraz: Etiketa honekin, berriz, sentimendu eta emozioen mundua euskaraz nola adierazten dugun gaiaren inguruko gogoetak bilduko ditut.
Esan beharrik ez dago blogger-ek eskaintzen duen iruzkin moduaz gain, nire e-posta eskuragarri duzuela beste edozein ekarpen edo proposamen egiteko…
Blog hau elkar-hizketa izango delakoan…

Suscribirse a:
Entradas (Atom)