Mostrando entradas con la etiqueta emozioak euskaraz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emozioak euskaraz. Mostrar todas las entradas

Umiltasuna

“Ikusten dugu nola desberdintasunei eta, jakina, desberdinei errespetuak gure umiltasuna exijitzen duen; mugak gainditzeak dituen arriskuez ohartarazten gaituen umiltasuna; beharrezko dugun gure autoestimuaren mugaz gaindi harrokeria eta besteekiko errespetu falta gerta litezkeen muga hori gainditzearen arriskuez, hain zuzen ere. Esan beharra dago inor ezin daitekeela umila izan egiteko burokratikoa betetzen duenaren formalismo hutsean. Aitzitik, umiltasunak segurtzat ditudan ziurtasun arraro horietako bat adierazten du: inor ez dela inor baino gehiago. Umiltasun falta gehiago izatearen giza nahiaren transgresioa da, harrokerian eta bestearekiko nagusitasun faltsuan -pertsona batena bestearekiko, arraza batena bestearekiko, genero batena bestearekiko, klase batena edo kultura batena bestearekiko- agertzen dena. Umiltasunak nigandik eska ez dezakeena da niri errespetua galdu didanaren harrokeria eta zakarkeriarekiko mendetasuna. Umiltasunak nigandik eskatzen duena da, irainari zor niokeen erantzunik ezin eman diodanean, duintasunez aurre egitea; nire isiltasunaren duintasunaz eta ahal den protesta adierazten duen nire begiradarenaz.” (Paulo Freire, “Pedagogía de la autonomía”)

Umiltasun sentimenduaren ikuspegi egokia eta aberatsa iruditu zait.
Ondoren, gaztelaniazko testua berridazten dut, baten batek itzulpena hobetzeko proposamenen bat egin nahiko balu:

“Vemos cómo el respeto a las diferencias y obviamente a los diferentes exige de nosotros la humildad que nos advierte de los riesgos de exceder los límites más allá de los cuales nuestra autoestima necesaria se convierte en arrogancia y falta de respeto a los demás. Es preciso afirmar que nadie puede ser humilde por puro formalismo como si cumpliera una obligación burocrática. Al contrario, la humildad expresa una de las raras certezas de las que estoy seguro: la de que nadie es superior a nadie. La falta de humildad, revelada en la arrogancia y en la falsa superioridad de una persona sobre otra, de una raza sobre otra, de un género sobre otro, de una clase o de una cultura sobre otra, es una transgresión de la vocación humana del ser más.23 Lo que la humildad no puede exigir de mí es mi sumisión a la arrogancia y a la rudeza de quien me falta el respeto. Lo que la humildad exige de mí, cuando no puedo reaccionar como debería a la afrenta, es enfrentarla con dignidad. La dignidad de mi silencio y de mi mirada que transmiten mi protesta posible.”

Emozioak euskaraz

Adimen emozionalari buruz honenbeste hitz egiten hasi garen honetan, honako gogoetatxoa egin nuen: norbere eta besteen emozioak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna hain garrantzitsua bada –eta horretan nago-, emozioen inguruko hiztegia giltzarri bilakatzen da. Hiztegi aberatsak hizketa eta ulermen aberatsa ekar lezake eta hiztegi motzak, berriz, sakontzeko eta adimen mota hau garatzeko zailtasuna.
José Antonio Marina gaztelaniaz sentimenduen inguruko hiztegiaren azterketa egiten saiatu zela ikusi nuen, dibulgazioarako[1]; etimologia, psikologia, kultura, literatura eta beste hainbat alorretatik bidaia eginez. Gai zabal hau beste autore askok jorratu dute gazteleraz, 1647an argitaraturiko Baltasar Gracián-en “El arte de la prudencia”, esaterako. Eta beste hamaika izango dira…
Gogoeta honetan, euskarazko literaturak alor hau zenbateraino aztertu eta landu ote duen jakin-mina nuen, nire hiztegi aberasketa lan horietan oinarrituz sakontzeko, batetik, eta alor horren inguruan egindako lana urria dela frogatuko balitz, lantzeko behar hori agirian jarriko bailitzateke, bestetik.
Euskaltzaindiari kontsulta egin nion e-mail bidez. Nire kontsulta behar zen atalera eramango zutenaren erantzuna jaso nuen eta beste erantzunik ezak esateko gutxi zeukatela ematen dit aditzera. Norbaitek esango dit, nik egindako kontsulta ez dela Euskaltzaindiaren zerbitzu motetan sartzen. Beharbada. Baina, erantzuna erraza, begibistakoa izan balitz nornahi aditurentzat, zerbait bidaliko zidatelakoan nago, nire kontsulta behar zen atalera eramango zutela adeitasunez erantzun zidaten bezala. Beraz, lan handia dagoela egiteko esango nuke.
Hala, atseginez jaso nuen Bernardo Atxagak EHUko Uda Ikastaroetan emozioen inguruko ikastaroa antolatu zuelako berria (2008an bigarren zikloa izango da). Badakit baita ere ikastetxeren bat Adimen Emozionalaren inguruko materiala euskaratzen ari dela Tolosa aldean, Aldundiak bultzaturiko Adimen Emozionala garatzeko programa eta ikastaroen inguruan.
Gauzak honela, blog hau, emozio, sentimendu eta nahien mundua euskaraz adierazteko ditugun baliabide eta zailtasunak lantzeko tresna bihurtu nahi dut. Noizean noiz interesgarri iruditzen zaizkidan emozioen inguruko itzulpenak egiten saiatuko naiz eta irekita egongo da beti edonork egin nahi lezakeen ekarpenetara.

Maite Darceles

[1] “El laberinto sentimental”, 1996; “Diccionario de los sentimientos”, 1999 (Marisa López Penas-ekin batera)