Blogen fusioa

Bi blog banatuta edukitzeak, bata euskaraz, bestea gaztelaniaz, bere zailtasuna dakarrela ikusi dut. Eta zergatik ez? Blogak hizkuntza desberdinetan eduki ditzake artikuluak eta irakurleak ondo jakingo du zeintzuk diren beretzako egokiak bere hizkuntza gaitasunen arabera...
Hau guztia dela eta bi blogen fusioa egitea erabaki dut. Hemengo post guztiak dagoeneko maitedarceles.blogspot.com webgunean txertatu ditut, eta hemendik aurrera, suertatzen denean euskarazko sarrerak ere han egingo ditut.
Orain artean blog honetan gutxi idatzi dut. Datozen hilabetetan zenbait proiektu direla eta euskaraz gehiago idazteko parada izango dudala pentsatzen dut. Hala bedi!

Hemendik aurrera nire sarrera guztiak, euskarazkoak ere bai, hemen:
maitedarceles.blogspot.com

Kalifornia programan Luis Mendizabalen eskutik

Luis Mendizabal EITBko kazetari ezagunak gabonetako bueltan deitu zidan elkarrizketa programa berri bat prestatzen ari zela, "Kalifornia" deituko zena, eta blogean egin zituen nire irakurketak zirela medio, elkarrizketagaitzat nahi nindukeela. Enbitea onartu nuen eta urtarrilaren bukaran-edo grabatu genuen elkarrizketa.

Orduan oraindik liburuaren azken ukituekin ari ginen; martxoa bitarte ez genuen izan esku artean eta aurkezpena apirila bukaeran egin genuen. Beraz, honetaz ez zidan galderarik egin normala denez (Beste batean ote?). Hala ere, logikoki, galdera-erantzunak nik une hartan (eta orain) nerabilzkien gogoeten inguruan izan ziren, eta beraz, "Eraldaketarako Gidalerroak" testutik hurbil-hurbil.

ETB3n nire elkarrizketaren Kaliforniako saioaren lehen emanaldia aste honetan izan da, eta oraintxe bertan errepikatzen ari direla abisua eman berri dit Alberto lankideak. Ikusle baten posta mezu atsegina jaso ere egin dut goizean eskerrak emanez eta bere adostasuna adieraziz aipatzen nituenekin eta lanean jarraitzeko animatzen. Ez dut bere izenik emango, ez baitakit hori atsegin izango zukeen ala ez.

Ekainaren 22
an ETB1ek emango du, 23:30etan; eta ETB SATek, berriz, ekainaren 25ean 21:50etan, nire informazioak zuzenak badira.

Anekdota moduan, atsegina izan zen elkarrizketa bukatutakoan nola hurbildu zitzaizkidan kameragizon bat eta audio arduradun bat entzundakoarekin oso identifikatuta sentitu baitziren, eta esaten zuten gogoeta prozesu anitz eginak badituzte ere, eta batzuk, denon partehartzea eskatzen zutenak, gauzak ez direla aldatu izan, ez dela sekula beren laneko erlazio dinamika ukitu, beraien lana sortzailea eta ezagutzarena den arren nola beraien jefeak hartzen dituen erabakiak gaiaz gutxiago jakinik, beharbada, nola norberaren lana eta bizitza uztartzeko garrantzitsuak diren informazioak ezagutzea ezinezko gertatzen den...

Aurrerago, beste informaziorik ere gehituko dugu...

Eraldaketarako Gidalerroak

Martxoan nik idatzitako "Eraldaketarako Gidalerroak" argitaratu zen.

Paperezko edizioan liburua alde batetik hasita euskaraz da eta bestetik hasita, berriz, gazteleraz. Edizio digitalean ere argitaratu da, pdf formatoan nornahik eskura ahal izateko.

Kontziente naiz liburuak ohikoak ez diren ideiak eskaintzen dituela, nagusi diren jakintza konbentzional asko auzitan jarri nahirik. Askoren hitzetan, begibistakoak dira aipatzen ditudanak, logikoak, obioak, baina begibistan da jokabideen logika gaur-gaurkoz beste ildo batetik doala. Nire helburua eztabaida mahai gainera ekartzea izan da. Horrexegatik, liburua aitzakia harturik-edo, modu eta alor desberdinetan eztabaida eta elkarrizketak egiten ari gara bere inguruan.

Honetaz guztiaz informazio gehiago hemen: